Gaurko nobenaixuko ekitaldixen Maritxu Kajoi Komisiñuek Inbuto Preziatuek emungo dutzie Arrasateko Memorixa Historikue lanketan ibili dienai, Trini Ruiz de Alegriari, Jose Luis Uribesalgori ta Juan Ramon Garairi.
Trini Ruiz de Alegria ta Jose Luis Uribesalgo, lelenak 86 urte ta bigarrenak 77, biak diez, beste asko letxe, frankismuen genozidiue lehen pertsonan sufriru dauienak, ta frankismuen urte illunetan ta gero be, gertautakue trasmitiru dauienak.
Trinin anai bi, Pedro ta Francisco, Errepublikien aldeko Dragones batalloiko miliziano boluntarixuek, gudako frentietan, lelena Atxabaltan ta bigarrena Intxortako burruketan frankistak hil zittuen. Aitte Valentin, ama Maria, arreba Nati, Trini bera, 1936ko setienbrien alde egin euien herrittik, Bilbo, Santander, Frantziara ta Kataluniara, ez zien bueltau Arrasatera 1939ko martira arte. Valentin Zerrajerako bihergiñe, 10 urte eukenetik, 58 urtekin ez euien lanien onartu, gorrixen aitte ta errepublikanue zalako, kale gorrixen itxi euien ta herritik desterrau. Beste anaie Tomas gudan preso sartu euien ta handik urtenda burruke klasdestinuen jarraittu ta barriro be kartzelan sartu euien 1948xen.
Jose Luis, frankistak Bedoña auzoko Elorrixa baserrire heldu zienien lau urte ta erdi euken. Aitte Dionisio preso hartu euien, ta egun batzuk Arrasateko udaletxeko kartzelan preso euki ta gero, Ondarretako kartzelara eruen, esan eutzien libre euela, gero Oiartzungo inguruen fusilau ta desagertu euien. Hamar seme-alaba zien ta arreba nausixenak 13 urte euken. Urte gogorrak bizi biher izen euien. Joxe bera urte batzuk geruau frankismuen burruke klandestinuen Euskadi eta Askatasunien buru-belarri sartu zan, ta 1961eko udan Jabier Arizabaletak ta bixek Lapurdira ihes egin biher izen euien.
Juan Ramonen senidiek be gerra galdu euenetakuek izen zien. Aittejaune Juan Bengoa, hau be Zerrajerako bihergiñe, 38 urte eukela preso hartu, Ondarretara eruen ta «libre» itxi ta gero, Hernaniko kanposantuko kanpoaldien fusilaute. Benita amandriai, sei seme-alabakin, nausixena 14 urtekue, ez eutzien emun lanik Zerrajeran. Aitte, Fermin, Loiola Batalloiko boluntarixue, preso sartu euien; Bedoñako Artia baserrire zazpi urtien bueltau barik egon zan. Bere lagun Jose Mari Lasagabaster Bentxes-ekin, Solidario Vasco sindikatuetatik frankismuen estado de excepción baten erdixen, Union Cerrajerako 1962ko maiatzeko greba bultzatu euen.
Egixe, Justizia ta Erreparaziñue, ez errepetiruteko garantixak barne, frankismuen biktimiendako, hainbeste urte pasau ta gero bete barik dauenien, Maritxu Komisiñokuek guda galdu euenekin akordetie, guretako kristona izan da. Eskerrik asko bihotz-bihotzetik.
(Gara. 09 / 09 / 25)