domingo, noviembre 11, 2007

MEMORIAREN LEGEAREN KONTRA


Legeak frankismoko epaiketak balio gabe uztea exijitzeko elkarretaratzea egin dute Arrasaten Espainiako Kongresuak onartu berri duen Memoria Historikoaren Legearen kontrako elkarretaratzea egin zuten herenegun iluntzean Arrasaten. Azken asteetan hainbat mobilizazio egiten ari dira Euskal Herrian zehar, Lau Haizetara Plataformak deituta, lege horren eta bere ondorioen aurka.

Frankismoko biktimen eskubideak aldarrikatzen dituzten hainbat elkarte biltzen ditu Lau Haizetara plataformak, Gasteizko Martxoaren 3ko biktimen elkartea eta Ahaztuak 1936-1977 elkartea, besteak beste. Memoria Historikoaren Legeak frankismoan egindako epaiketak balio barik ez uztea salatzen du, besteak beste, Lau Haizetara Plataformak.

("Berria". 07 / 11 / 11)