sábado, junio 06, 2009

VICTOR JARAREN GORPUA HOBITIK ATERA DUTE

Victor Jara abeslari eta idazlearen gorpua hobitik atera zuten atzo, haren hilketaren inguruko hainbat zalantza argitu asmoz. Jara 1973ko irailaren 15ean hil zuten militarrek, Augusto Pinochet diktadorearen estatu kolpearen ondoren. Gorpua aztertzeaz gain, ustez hilketan parte hartu zuen militarretako bat ere galdekatuko du Fiskaltzak.

(Berria / 09 / 06 / 6)