jueves, junio 25, 2009

EZKABAKO IHESLARIEN IZENA JARRI NAHI DIOTE RODEZNO PLAZARI

Rodezno konde frankistari eskainitako enparantzari izena aldatzeko eskatu dute Iruñean hainbat elkartek, Ahaztuak 1936-1977ek eta Alargunen Herriak esaterako. Proposatu duten izen berria Ezkabako ihesaldiak, askatasunaren plaza da. Horren bitartez, gartzela hartatik ihes egin zuten frankismo garaiko presoak ekarri nahi dituzte gogora.
(Berria. 09 / 06 / 25)