Omenaldia egin zieten atzo frankismo garaian esklabo aritutakoei, Bidankozen (Nafarroa). Esklaboen senideek, memoria historikoaren aldeko elkarteek eta Pirinioetako elkarteek hartu zuten parte. Ondoren, herri bazkaria egin zuten, Bidankozeko herriko plazan. Ekitaldian salatu zuten Artesiaga mendateko Bidegabeko bidea eskulturak jasandako erasoa.
(Berria. 09 / 06 / 21)