miércoles, abril 21, 2010

"CASTET EGUNA" 2010.

Castet Eguna dela-eta datorren asteburuan Zaldibarren izango diren ekitaldiak aurkeztu dituzte gaur prentsaurrekoan Zaldibarko, Durango 1936 eta Berriz Gogoratzen elkarteetako ordezkariek. 1993an egin zen lehen Castet Eguna Zaldibarren, izen bereko elkarteak antolatuta. Beraz, aurtengoa hamazortzigarrena izando da. Azken hiru urteotan aipatu hiru elkartezz gain, Otxandioko Andikonak eta Ahaztuakek ere egiten dute deia.

Larunbatean, apirilak 24, goizean ikur faxisten ezabaketa egingo da. Biharamunean, goizeko 10:00etan Santamañezarrera igoera udaletxe aurretik irtenda. Gailurrean ekitaldi txiki bat eta 12:30etan San Martin plazatik Castet Elkarteraino kalejira egingo da. Ondoren, castet Elkartearen egoísta aurrean ekitaldia eta luntxa. Asteburu osoan zehar 1937ko apirileko egun haiek gogoratzeko erakusketa izando da kalean.

1937an, Intxorta jausita, indar faxistak Zaldibar hartu zuten apirilaren 25ean. Goizalde horretan borroka gogorrak izan ziren Santamañezarren eta bertan hil ziren Iñaki Castet, Abellaneda batailoiko komandantea, eta beste berrogeiren bat gudari eta miliziano. Horrexegatik gogoratzen ditugu urtero Euskal Herria eta askatasunaren alde borrokan jausitakoak.