Ahaztuak 1936-1977 elkartearen izenean, Martxelo Alvarezek 1968 eta 1977. urteen artean Araba, Gipuzkoa, Bizkai eta Nafarroan Francoren diktaduraren ondorioz hildakoak ere frankismoko biktima direla adierazi zuen atzo. Horrez gain, egun oraindik frankismoaren inguruan eratuta dagoen zigorgabetasun eredua kritikatu zuen: «Borroka antifaxista ezin da alboratu eta kriminalizatu». Bilbon egin zuten agerraldia Ahaztuak-eko kideek atzo. Beraiek ere biktimak direla jartzen zuen pankarta baten atzean elkartu ziren. Han izan ziren diktadurako hondarreko urteetan hildako zenbait lagunen senideak ere.
1968 eta 1977. urteetan hildako 86 lagunetatik, Ahaztuak-en arabera, frankismoko biktima gisara onartuak izateko eskaera hamabi senitartekok egin dute. Oraingoz, horietako bakar bati onartu diote frankismoko biktima izaera. Beste bik ez dute oraindik erantzunik jaso, eta gainerakoek ezetza jaso dute. Jasotako ezetzen harira, frankismoko biktima gisa onartua izateko bete beharreko parametroak aldatzeko eskatu du Alvarezek, bazterketarik gerta ez dadin. Frankismoko biktima den edo ez erabakitzeko zehaztuta dauden parametroak «gizagabetasunezkoak eta zigorgabetasunaren ereduaren» parte direla salatu du. Horren harira, kritika gogorra egin du: «Erabiltzen duten diskurtsoa zigorgabetasunean eta zinismoan oinarrituta dago». Frankismoko biktima izaera ukatu zaienek helegitea jarri dute dagoeneko Ahaztuak elkartearen bitartez.
Frankismoko biktima gisa onartuak izateko eskaeren epea 2009ko azaroan bukatu zen. Horren harira, epea berriz zabaltzeko eskaera egin dute. Aurrez eskaerak egiteko epeei buruz inork ez zituela informatu argudiatu du Martxelo Alvarezek, eta horregatik ezin izan zutela biktimen senide guztiek eskaera hori gauzatu: «Urtebete lehenago epea zabalik egon arren, instituzioek biktimen senideei ez zieten informaziorik bidali, epea itxi aurreko hiru egunetan hamabi seniderekin kontaktatzea baino ez genuen lortu». Instituzioei senitartekoak informatzeko eskatu die Alvarezek.
Txiki eta Otaegiren kasua
Biktimen senideen eskaerak ukatzeak politikoek egiten duten diskurtsoa «agerian» uzten du, Martxelo Alvarezen ustez. Egiten den diskurtso «bikoitzaren» adibide legez jarri du Jon Paredes Manot Txiki eta Anjel Otaegiren kasua. Haren ustez, ez du inolako zentzurik bi horiek frankismoaren aurkako borrokalari gisara izendatzea, eta gero, horren ostean, frankismoko biktima gisara ez onartzea. Hori dela eta, politikariei «argazki asko baina benetako arima gutxi» izatea leporatu die. «86 hildako hauek dira instituzioentzat hildakorik deserosoenak», salatu du, eta eragile sozial guztien parte-hartzea eskatu du zigorgabetasuna amaitzeko.
Zigorgabetasun eredua errotik gainditzea nahi du Ahaztuak-ek; frankismoko hildako desagertuak bilatzea, kondena injustuak berriro begiratzea, 1977. urtera arteko biktimak onartzea... Beharrezkotzat jo ditu Alvarezek horiek guztiak, zigorgabetasuna amaitzeko bidean. «Frankismoaren aurka modu bortitzean zein baketsuan borrokatu zirenak, denak dira frankismoko biktimak». Etorkizunean egin beharreko urratsak erabakitzeko orduan hausnarketatik abiatu behar dela eta gauzak beste modu batera egiten hasi beharra dagoela gaineratu du.
«Garzon zigorgabetasunaren beste biktima bat da, ez beste inor baino gehiago»
Baltasar Garzon epailea frankismoan izandako hilketak ikertzen saiatzeagatik epaituko dutela-eta, Martxelo Alvarezek «sostengua» erakutsi nahi izan dio. Hala ere, kritikatu du frankismoaren biktimen oihartzuna nabarmen aldatzen dela, salaketa egiten duen iturriaren arabera. «Garzon ere zigorgabetasun ereduaren beste biktima bat da, ez beste inor baino gehiago eta ez gutxiago», azaldu du Alvarezek. Baltasar Garzon Manos Limpiasek eta Falangeak akusatu zuten, eta, Falangearen parte-hartzearen harira, kritikoa da Alvarez; salaketa horren atzean dauden «hariak» nork mugitu dituen argitzeko eskatu du. «Falangea Garzon epaitzeko erabili dute», salatu du.

(Berria. 2010 / 04 / 30)