martes, agosto 05, 2008

FRANKISMOAREN BIKTIMAK GOGOAN

Frankismoaren biktimak, gudariak eta milizianoak gogoan izan zituzten Busturian (Bizkaia) herenegun, Udalak eta Ahaztuak 1936-1977 elkarteak antolatutako omenaldian. Axpe auzoko Ispillueta plazan eginiko ekitaldi xume baina hunkigarrian gogoratu zutenez, 71 urte beteko dira gaur Derioko (Bizkaia) hilerrian hainbat busturiar fusilatu zituztela, tartean bi zinegotzi. 1936ko gerran hildako gainerako busturiarrei ere egin zieten gorazarre. Ekitaldian haien senideak izan ziren.
(Berria. 08 / 08 / 05)