Ahaztuak 1936-1977 elkarteak Durangoko emakumeen kartzelan preso egondako emakumeak omentzeko asmoz plaka oroigarria ezarri zuen atzo, ekitaldi xume eta hunkigarri batean.

Elkarteko kideek gerora jakin ahal izan dutenez, ikastetxeko arduradunek beraiek kendu zuten plaka, bertan idatziriko testua ez baita haien gustukoa. Eta ikastetxeko horman oroigarririk jarri ahal izateko, arduradunek esaldi bakarra onartzen zuten: «Hemen, emakume presoak egon ziren 1938 eta 1939 urteetan».
Ahaztuak elkarteko kideen arabera, ikastetxean inposatu nahi zuten esaldia «ezezko bat baino okerragoa da». Izan ere, haien esanetan, «toki honetan gertaturikoa eta emakume haiek balore demokratikoen alde eginiko lana ezkutatzea dakar» aipatu esaldi horrek. «Guk plaka ezarrita lortu nahi dugunaren guztiz kontrakoa

Bestalde, atzoko ekimenak eta «memoriaren tokia» izandako gehienek erlijiozko ordena zerikusia dute, baina ekimenak «ez dira ez zentroaren kontrakoak ez horiek kudeatzen dituzten erlijiozko ordenen kontrakoak». Hori delaeta, ez zuten Durangon jasotako erantzunik espero. Are gehiago, zentro horien arduradunek, orohar, «bidegabekeria baten ondorioz preso egondako emakume eta gizonen oroigarri gisa errespetatuko zutela» uste zuten.
Ahaztuak elkarteko ordezkariek salatu dutenez, Durangon jasandako arazoa ez da bakarra izan, eta antzerako egoera bizi izan omen dute Deustuko Unibertsitatean ere.
Elizari kritika
Egoera horien guztien ondorioz, Ahaztuak-ek kezka azaltzen du «Elizaren sektore batzuetan frankismoaren biktimekiko duten jarrera ikusita». Haien iritziz, beharrezkoa da joera horiek gaitzestea.
Atzoko ekitaldian, beraz, Maiatzean jarri ostean ikastetxeko arduradunek kendu zuten plaka hori, ikastetxe pareko horma batean jarri behar izan zuten. Horrek ez zion emoziorik kendu, baina, frankismo garaian bertan preso egondako emakumeei egin zioten omenaldiari.
1938an eta 1939an komentua zen gaur Nevers ikastetxea dena. Faxistek Bizkaia hartu ondoren, bertan dozenaka emakume sartu zituzten. Preso politikoak ziren eta Estatu espainoleko toki guztietatik ekarri zituzten Durangora. Zornotza, Saturraran, «Chalet de Orue» deitutakoa eta Durango izan ziren emakume presoen kokagune ezagunenak. Eta horiek guztiak erlijiozko ordenen esku zeuden.
(Gara. 08 / 03 / 09)