domingo, marzo 09, 2008

DURANGOKO EMAKUME KARTZELA OROIMENEAN

Ahaztuak 1936-1977 elkarteak deituta, Durangon (Bizkaia) ekitaldi bat egin zen atzo goizean, 1938-1939 urteetan han Francoren indarrek emakume presoentzat izan zuten espetxea gogora ekartzeko. Plaka bat jarri zuten "Nevers" Ikastetxe parean, emakume horiek gogora ekartzeko. Plaka hau jartzen duten bigarren aldia da. Lehen aldiz iazko Maiatzean jarri zuten, "Memoriaren Guneak" izeneko egitasmoaren barruan, baina kendu egin zuten ikastetxeko ardura duten mojek, plakaren edukiarekin kritiko. Ikastetxe horren, eta Bilboko Deustuko Unibertsitatearen jarrera salatu du Ahaztuak-ek, horrek ere plaka bat kendu baitu.
(Berria. 08 / 03 / 09)