Genozidioaren Biktimen Elkarteak frankismoaren biktima izandako donostiarrak eta, bereziki, emakumeak omendu zituen atzo eguerdian. Fusilatuen senideen testigantzez gain, Teresa Calo Izarren argia filmeko aktorea ere bertan izan zen; bukaeran, 386 izar zintzilikatu zituzten filmeko autobusean, 1936ko gerran fusilatutako donostiar bakoitzaren omenez bat. Haietatik hamazazpi emakumeak ziren.
(Berria. 2010 / 09 / 19)