viernes, octubre 17, 2008

BIKTIMEI OMENALDIA

Urriaren 24ko programa. Durangaldeko (Bizkaia) 1936ko Gerrako biktimei omenaldia egingo die Durango 1936 Elkarteak urriaren 24an. Hildakoen izen-abizenak irakurriko dituzte. Txalapartariek joko dute, eta aurresku bat dantzatuko dute biktimen omenez. Bertsolariek jardungo dute, eta Tximinian lore eskaintza egingo dute.

(Berria. 08 / 10 / 17)