miércoles, marzo 16, 2011

"BALA BAT LURPEAN". "Ken 7" taldeko kantu berri bat erregimen frankistaren biktimen oroimenez


Gaua zen agertu zirenean,
besarkadarik gabe
lurperatu zintuzten.
Belarra han ez da inoiz berdetzen,
gu ere idor gaude,
zauriz eginda.

Horitu da zure erretratua,
irribarre mortua
denboraren zainetan.
Baina guk
zure izena oihukatuz,
bila jarraituko dugu.

Bala bat lurpean,
mila gorpu.
Bala bat lurpean
garaituentzako.
Memoria hezurrez
eginda dago,
gure egia tiroz
isildu denean.
Bala bat lurpean.

(Hitzak: Julen Gabiria / Musika: Ken 7 / "Ortzimugak begietan" diskatik)