Datorren asteazkenean Ahaztuak 1936-1977 elkarteak liburu hau aurkeztuko digu. Bilduma honetan, azken 50 urteetan Euskal Herriak pairatu duen errepresioaren ondorioak aztertzen dira. Bertan, ehunka errepresaliatuk bere lekukotasun eta bizipenak ekartzen dizkigute. Horrez gain, herriz herri eskuratutako 2000 argazki baino gehiago eskaintzen dituzte. Irudi hauetan gure oraintsuko memoria kolektiboarekin lotuta dauden gertakizunak agertzen dira. Honekin guztiarekin batera, estatistika-taulak eta CD-ROM bat aurkituko ditugu; azken honetan, errepresioari buruzko inoizko datu-baserik zabalena jasota dago.
Gure historiaren hainbat alderditan oroimen kolektiboaren garrantzia funtsezkoa da. Euskal Memoriak alde hauek kontatzeko lanari ekin dio.
(Kalaska. 7 / 02 / 2011)