domingo, agosto 23, 2009

FRANKISMOKO BIKTIMAK OMENDUKO DITU EGUERDIAN AHAZTUAK TALDEAK BILBON

Ahaztuak 1936-1977 elkarteak omenaldia egingo die gaur, eguerdiko ordu batean, frankismoko biktimei. Bilboko Aste Nagusiaren barruan, Pa-Yaren txosna alboan, Arriaga antzokiaren aldamenean egingo dute ekitaldia. 1936ko gerrako eta frankismoko biktimekin «instituzioek eta klase politikoak izan duten utzikeria eta zabarkeria» salatu nahi du elkarteak. Adibidez, oroitarazi du Bilboko hainbat kaletan sinbolo frankistak daudela oraindik. Horren inguruan zerbait egiteko eskatu dizkiete erakundeei. Horrez gain, Sonia Polo festetako txupinerari elkartasuna adierazi nahi dio elkarteak, eta berriki haren kontra izan den «kanpaina lotsagarria» salatuko dute. Polo Ahaztuak elkarteko kide ere badela gogorrazi dute.
(Berria. 09 / 08 / 23)