lunes, julio 28, 2008

OMENALDIA BUSTURIAN. Abuztuak 3, 13:00etan Ispilluetako Zelaian (Axpe)

Abuztuaren 3an, Busturiko Ispillueta zelaian (Axpe), eguerdiko 13:00etan. Askatasuna, demokrazia eta Euskal Herriaren eskubideak defendatzeagatik eraildako Busturiko seme alabei eta faszismoaren biktima guztiei OMENALDIA.

71 urte iragan dira armadaren zati bat, mota ezberdinetako milizia eskuindar eta faxisten laguntzarekin, Espainiako 2. Errepublikako legezko gobernu demokratikoaren kontra matxinatu zela, eta diktadura militarra ezartzeko helburuaz Errepublikak bermatzen zituen askatasun zibil eta politikoak sustraitik moztu zituela.

Estatu kolpeak porrot egin zuen, baina horrek ia hiru urte beluago matxinatuen garaitzarekin amaitu zen gerra zibila ekarri zuen eta, batera, eurek zeukaten mundua ikusteko era ezarri zuten su-odoletan. Gerra horren ondorenak, euskal gizarte osoan eta bereziki Busturiako herrian, zorigaiztokoak izan dira eta kostu handiak izan ditu hala gizon eta emakumeengan nola ekonomian, politikan eta kulturan.

Zerrenda oraindik guztiz bete barik dago; baina dakiguna da batzuk "legez" exekutatuak izan zirela eta bateren bat "paseatua"; beste batzuk hil egin ziren, zauriak eta gorputz-adarren mozketak jasan zituzten edo borroka fronteetan desagertu ziren eta beste batzuk, berriz, kontzentrazio-eremuetan edo kartzeletan; beste batzuk kartzela zigorrak jasan zituzten; beste batzuk soldaduek eta miliziek jazarriak, irainduak edo bortxatuak izan ziren; beste batzuei ondasunak eta ogasunak bahitu zizkieten armen indarrez. Askatasuna eta demokraziaren alde aritzeagatik erailak, zigortuak, jasarriak edo kaltetuak izen diren emakume eta gizon guzti hauen eta, zerrenda honetan agertzen ez direnenen omenez, oroimena.

1936ko irailaren 26an Ferroleko Komandantzia Militarrean fusilatua:

-Santiago Gondra Zigorraga (22 urte).

1937ko abuztuaren 5ean Derion fusilatuak:

-Andres Zearreta Urrutia (36 urte. Zinegotzia)

-Demetrio Lekunberri Intxaurraga (50 urte)

-Román Zearreta Urrutia (45 urte)

-Doroteo Kaltzada Ispizua (39 urte. Zinegotzia)

-Florentzio Bilbao Agirre (45 urte)

-Hipolito Albarez Urrutia (45 urte)

Kartzelara kondenatuak:

-Fermín Apraiz Goirizelaia (7 urtera)

-Manuel Legarreta Urkiaga (12 urtera kondenatua)

-Rufino Arrospide Omagogeaskoa (7 urtera kondenatua)

Heriotzara kondenatuak, betiko kondenara aldatuak:

-Feliziano Zenarruzabeitia Bilbao (Zinegotzia. Antsoaingo San Kristobal gotorlekuan neumoniaz hilda 1938ko otsailaren 14an, 47 urte zituela)

-Jesusa Urrutxua Urizar

-Karlota Urrutxua Urizar.

Kontzentrazio-eremuan hilda:

-Angel Lekuona Beitia (Nazien kontra "Gernika" Batailoian borrokatzen ari zela, atxilotu eta Flossenbürgeko kontzentrazio-eremura eraman zuten, 30 urte zituela, 1945eko apirilaren hamarrean tiroz hil zuten naziek, armak eukitea leporatuta).

Borrokan ari zirela hildak edo desagertuak:

-Adolfo Llona Elgezabal ("Fulgencio Mateos" Batailoia)

-Andres Gerejeta Gerejeta

-Eugenio Asla Landia (Santo Domingon hil zen 1937ko ekainaren 13an. "Cap. Casero - ANV" Batailoia)

-Eusebio Zuazua Izagirre

-Gonzalo Agirre Gondra (1937ko martxoaren 31an Otxandion hil zen. "Rebelión de la Sal" Batailoia)

-Gregorio Asla Gerekaetxebarria ("Avellaneda" Batailoia)

-J. Eulogio Irigoien Arbe ("Rebelión de la Sal" Batailoia)

-J. Ignacio Uriaguereka Kaltzakorta ("Lenago hil" Batailoia)

-Juan Mª Arrospide Atxikallende ("Simón Bolívar" Batailoia)

-Juan Manuel Oleaga Aranguren (Itsasoan desagertua. "Ibaizabal" Batailoia)

-Paulino Apraiz Ugalde, Román Orbe CKaltzada ("Zapadores II" Batailoia)

-Tiburtzio Karmelo Elexgarai Gorriño

-Tomás Torrezuri Gezuraga (Urkiolan hil zen 1937ko apirilaren 26an. "Rebelión de la Sal" Batailoia)

Esku-bonbaz edo harrapagailu lehergarriaz istripuan hildak:

-Abel Orbe Ormaetxe

-Angel Ugalde Monasterio

-Pedro Asla Gerekaetxebarria.

Gernikako bonbardaketan hilda (1937/04/26):

-Juan Cruz Uriarte.

2. Mundu Gerran borrokatzen ari zela 1945ean gaixotasunez hilda:

-Pedro Arronategi Izagirre.