viernes, diciembre 04, 2009

GERRA OROITZAPENAK KANTU BILAKATU DITU AHAZTUAK-EK

Oroitzapenerako kantak izeneko bildumako hirugarren diskoa kaleratu du Ahaztuak elkarteak. 1936ko gerran eta frankismoan sortutako kantuak biltzen ditu lanak, hamasei guztira. Garai haietako bizipenak kontatzen dituzte abestiek, eta protesta kantuak dira haietako asko. Kantari eta talde ezagunek hartu dute parte diskoan; besteak beste, Amaia Zubiriak, Pettik, Kemen Lertxundik eta Bide Ertzean-ek. Durangoko Azokan jarriko dute salgai.

(Berria. 09/ 12 / 4)