Aralar legebiltzar taldeak Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuaren dimisioa eskatuko du, hark ez badio barkamena eskatzen Jon Paredes Txiki-ren familiari.Igandean Ertzaintzak hilerrian bildutako senitartekoei identifikatzeko eskatu zien. Mikel Basabe eta Aintzane Ezenarro legebiltzarkideek adierazi dute Aralarren asmoa. «Euskal Herriak ezin du onartu ama batek, biktima batek, bere semearen hilobiaren aurrean oroimen ekitaldia debekatzen duen sailbururik.
(Berria. 09 / 10 / 2)