martes, octubre 27, 2009

OMENALDIA. HILABETE GEROAGO

Irailaren 27an, Ertzaintzak Gudari Egunaren harira Jon Paredes Manot Txiki-ri Zarautzen egitekoa zen omenaldia debekatu zuten, eta, azkenean, igandean aukera izan zuten senideek eta ehunka herritarrek 1975ean Francoren aginduz fusilaturiko ETAko kidea omentzeko. Txikiren amaren etxetik abiatu zen ekitaldia, eta Zarauzko hilerrian amaitu. Hor, dantzariek aurreskua dantzatu zuten Txikiren hilobiaren aurrean, eta lore eskaintza ere egin zioten.
(Berria. 09 / 10 / 27)