"Valentin de Foronda" Gizarte Historiarako Unibertsitate Institutuak uste du 1976ko Martxoaren 3an langileez beteta zegoen Gasteizko San Frantzisko eliza husteko agindua nondik etorri zen argitzen lagundu dezaketela, besteak beste, Manuel Fraga Iribarnek eta Adolfo Suarezek. Gertakariak izan zirenean, Fraga Gobernazio Ministroa zen eta Suarez Mugimenduaren idazkari nagusia eta Barne ministrordea. Historialarien ustez, bi politikari horien agerraldia ez ezik, poliziaren oldarraldia agindu zuen aginte-kateko kide guztien lekukoak ezagutzea «egokia» litzateke gertakari haien erantzuleak argitze aldera.
Eusko Legebiltzarreko batzorde berezian hitz egin dute "Valentin de Foronda" erakundeko kideek, legebiltzar taldeek egindako galderei argibideak eman aldera. 1976an Gasteizen izandako gertakariei buruz aditu-txostena eta ikerketa historikoa egin dute historialariek. Hala ere, bi txosten horietan Gasteizko gertaera «modu zorrotzean» jasota dagoen arren, oraindik orain badirela argitzeke dauden gertakariak azpimarratu dute.
Haien arabera, bereziki bi gertakari argitzen saiatu beharko luke batzorde bereziak: batetik, langileen batzordea ekiditeko poliziak aldez aurretik prestatutako plana zuen ala ez. Eta, bestetik, eliza indarrez husteko agindua nondik eman zuten. Horri lotuta, "Valentin de Foronda"ko kideek iritzi diote garai hartan aginte maila gorenean zeuden hainbat lekukoen agerraldia «komenigarria» litzatekeela, besteak beste, Sindikatuetako harremanetarako ministroa zen Rodolfo Martin Villarena.

(Berria. 08 / 02 / 01)