jueves, mayo 09, 2013

"TXIKI" ETA OTAEGIRI ZARAUTZEN PLAZA ESKAINTZEA ESKATU DU AHAZTUAK ELKARTEA



Ahaztuak 1936-1977 Elkarteak Zarauzko Udalari eskatu dio Jon Paredes Txiki eta Angel Otaegiri plaza bat eskaintzeko Zarautzen eta bertan horien omenezko monolitoa jartzeko. Izan ere, Txiki zarauztarra eta Otaegi nuarbetarra, ETAko kideak biak, eta Jose Luis Sanchez Bravo, Ramon Garcia Sanz eta Humberto Baena FRAPeko kideak 1975ean Frankismoaren azken fusilatuak izan ziren.

TXIKI ETA OTAEGI

Ahaztuak Elkarteak jakinarazi du pasa den astean Zarauzko Udalean aurkeztu zutela Paredesi eta Otaegiren omenez plaza bat izendatzeko eskaera formala. Horretaz gain, Otaegiren jaioterrian, Azpeitiako Udalean eskaera bera egingo dute.

EIZAGIRRE ETA BESTE BOST LAGUN
 
Ahaztuak 1936-1977 Elkarteak espero du Zarauzko Udalak gaia datorren astetan aztertzea. Erantzuna baiezkoa izango balitz, datorren irailaren 27an, Gudari Egunean plaza eta monolitoa inauguratzeko lehenbailehen lanean hastea eskatuko diote Zarauzko Udalari. Izan ere, egun horretan Txiki eta Otaegi fusilatu zituztela 38 urte beteko dira.


(Zarauzko Hitza on 2013/05/08)