Ekimen horren bitartez PPk «liskarra» sortu nahi izan duela  nabarmendu du EAJk, eta gogorarazi du 1977. urtean hilketa horien aurka  agertu zela. Batzar Nagusietako eztabaida «zikindu» nahi izatea leporatu  diote PPri, eta best elako jarrerak «sumintzea».
elako jarrerak «sumintzea».
Aralarrek, berriz, «onartezintzat» jo du PPren proposamena,  Bizkaiko ahaldun bi horiek Francisco Francok zuzendutako diktaduraren  alde lan egin zutelako. Hau da, bizkaitarren alde lan egin beharrean  frankismoaren alde lan egin izana kritikatu du Aralarrek. Horren haritik  arrazoitu du EBk proposamenaren aurkako botoa, eta gaia Batzar  Nagusietara heldu izana bera «gehiegizkoa» dela gaineratu du.
Alternatibak ere aurkako botoa argudiatu du esanez «faxistek»  toki publikoetan ez dutelako tokirik izan behar. Ezker abertzaleko  ordezkariak nabarmendu du  «auzo lotsa» eragin diola eztabaida izate  hutsak. Nolanahi ere, gaineratu du proposamenaren zioa horren «arraro»  ez zaiola gertatu Manuel Fraga eta Jaime Mayor Oreja PP alderdiko kide  direla ikusita.
PSE-EEk bi ahaldunen biktima  izaeran oinarrituta eman zuen   aldeko botoa. Batzar Nagusiak «balorazio moraletan» ezin direla sartu  gaineratuz, hain justu. PPk ere bere proposamenaren aldeko botoa eman  zuen. Ibarrak eta Unzetak, ahaldun izan zirenean, Bizkaiaren alde lan  ona egin zutela argudiatu zuen, eta «nahita» ahaztu direla.
izaeran oinarrituta eman zuen   aldeko botoa. Batzar Nagusiak «balorazio moraletan» ezin direla sartu  gaineratuz, hain justu. PPk ere bere proposamenaren aldeko botoa eman  zuen. Ibarrak eta Unzetak, ahaldun izan zirenean, Bizkaiaren alde lan  ona egin zutela argudiatu zuen, eta «nahita» ahaztu direla.
Frankismoari lotuta
Ibarrak eta Unzetak, Bizkaiko ahaldunak izateaz gain, lotura  sendoa izan zuten frankismoarekin. Ibarra Falangeko edota frankismoaren  Kontseilu Nazionaleko kide izan zen. Unzetak, besteak beste, Francisco  Francori Gernikako urrezko domina eman zion bertako alkatea zenean.
Ahaztuak elkarteak irmo salatu zuen astelehenean ahaldun biak  omentzeko asmoa. «Inork ez luke ulertuko sinbolo frankistak kentzeko  borrokan ari garelarik Bizkaiko Batzar Nagusiek 2010ean erabakitzea  beste bat jartzea», ohartarazi zuen. Gogora ekarri nahi izan zuen,  gainera, bi ahaldun hauek Francoren erregimenarekin harreman hertsia  izan zutela. PPk, kontrara, bere proposamenean «bizkaitar eredugarri»  izan zirela esan du: «Gure herria gorputz eta arimaz eta  eskuzabaltasunez zerbitzatu zuten».
(Berria. 2010 / 10 / 27)
 

 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
