Igande honetan Lodosan (Nafarroa) Ahaztuak 1936-1977 elkarteak eta Askapenak antolatutako ekitaldia egingo da, urrunera so: Argentinara. Euskal Herriak bezalaxe, herrialde horrek ere faxismoaren gordina jasan zuela gogorarazi dute, 1976an diktadura ezarri baitzuten. Izan ziren Euskal Herriko jazarpen girotik ihesi Argentinara joan eta han ere bikitima izan zirenak; esaterako, Lodosako Mercedes Colas Irisarri oroituko dute. Irudian, ekimenaren aurkezpena, atzo, Iruñean.
(Berria. 2011 / 10 / 19)