1979 urtearen azkeneko hilabeteetan eta 1980aren lehenengoetan, erregimen frankistaren jarratzaile ziren sektore ekonomiko, sozial eta politikoen eta esparru guztietara hedatuko zen demokrazia gehiago eta hobea aldarrikatzen genuen herri sektoreen arteko pultsu estua bizi zuen Espainiako Estatuak. Hainbat borroka piztu ziren, aipagarrienak langileen mobilizazioak eta, batez ere, ikasleenak, Unibertsitate-autonomiaren legea (LAU), Ikasketa Ertainetako Ikasleen Koordinakundearen eta Unibertsitateen Koordinakundearen inguruan estatu osoan antolatutako hamarka milaka ikasle kalera atera zituztenez gero.
Yolanda Gonzalez Martin euskal gaztea, deustuarra, Madrilen bizi zen langile eta ikaslea zen, eta Madrilgo Ikasleen Koordinakundean eta ikasleen mobilizazioetan hartzen zuen parte, bere ikastetxearen ordezkari. 1980Ko otsailaren 2an etxean bahitu zuten eta handik ordu gutxira hilda agertu zen hiriaren kanpoaldeko eremu batean, talde faxistekin, batzuk Estatuko Segurtasun-indarrekin ere, loturiko elementuek beren kabuz hilda. Emilio Hellin Moro tartean zegoen; krimenaren egileen taldeko burutzat jotzen dute. Garai hartan Fuerza Nueva eskuin muturreko taldeko eta Batallon Vasco Españoleko 41. taldeko burua zen. Atxilotu eta guztira 43 urteko espetxe-zigorra ezarri zioten. 14 urte besterik ez zuen bete, eta tarte hartan hainba ihesalditan parte hartu zeun, Estatuko justizia-aparatuko hainbat kideren pasibotasunaren laguntzarekin, edo, zergatik ez esan, konplizitate irekiarekin. Salatu izan dugu behin baino gehiagotan kriminal hark zuen inpunitatea, kaleetan eta hedabideetan, IKERKETA, ARDURAK ORDAINTZEA ETA JUSTIZIA eskatuz.
Joan den otsailean berriro irten behar izan dugu aldarrika, jakin dugunean Emilio Hellin Moro kriminala, Yolandaren hiltzaile aitortua, diru publikoarekin ordainduta hainbat lan egiten ari zela Estatuko Segurtasun-indarrentzat, haiekin harremanetan segitzen omen baitu. Izan ere, Guardia Zibilaren Kriminalistika-zerbitzuak aholkulari kontratatu du eta ikastaroak eman dizkie Guardia Zibilari, Ertzaintzari eta Mossos d'Esquadrei, eta auzitegietan dauden ikerketetan ere parte hartu du. Kriminala, Yolandaren hiltzaile aitortua, erakunde publiko baten aholkulari, zergadunen diruaren kontura!!
Lotsagabekeria, inpunitatea, babes kriminala, horixe da gehien mintzen eta sumintzen gaituena. Yolanda hil eta gero, eta Hellin Morok, Espetxe-zaintzako epailearen laguntzaz, Paraguayra “ihes egin” zuenean egin genuen bezala, oraingoan ere berriro eskatu behar dugu argitara ateratzeko Hellinen eta Estatuko erakundeen arteko loturak; berriro eskatzen dugu lotura eta harreman horien arduradun material eta politikoak identifikatzea eta dagozkien ardurak argitu eta ordainaraztea.
Horregatik, erakunde guztiei eskatu diegu (Barne Ministerioari, EAEko Segurtasun-sailari, Kataluniako Generalitateko Herrizaingo Sailburuari) kriminal horrekiko lotura guztiak ikertzeko eta etika demokratikoak eskatzen dituen neurri guztiak hartzeko, halako gertakariak ezin direlako “akats administratibotzat” jo, agintaldi honetako eta aurrekoetako asegurtasun-indarren aginte-katearen eta ministerio eta sailen ardura direlako. Gure etxeko, lagun eta burkide Yolanda Gonzalez Martinen hilketaren ikerketa, ardurak egozteko eskari honen barruan,eta jarraipen gisa, eta demokratikoa dela dioen sistema batentzat hain kezkagarri behar lukeen inpunitatearen amaiera ere aldarrikatzeko antolatu dugu EKITALDI bat datorren astearterako, Ekainaren 25ean.
PLATAFORMA DE COMPAÑER@S, FAMLIARES Y AMIG@S DE YOLANDA GONZÁLEZ