sábado, abril 18, 2009

BOB DOYLEREN OMENEZ

1936ko gerrako boluntario irlandarretan azkena zen Bob Doyle, urtarrilaren 22an Londresen hil zelarik, 92 urterekin. Nazioarteko Brigadetan parte hartu zuen beste 300 irlandarrekin batera. 71 hil ziren borroketan. Doyle preso hartu zuten frankistek eta torturatu egin zuten. Jaia antolatu du Ahaztuak taldeak gaurko, 20:00etan hasita, Gasteizko Paddy Shorts tabernan (Judimendi). Bertsolariak eta musika zuzenean izango dira, eta Doyleren inguruko bideo bat.
(Berria. 09 / 04/ 18)