domingo, junio 15, 2008

FRANKISMOKO ESKLABOEI OMENALDIA

Memoriaren Bideak elkarteak antolatuta, frankismoaren esklaboek omenaldia jaso zuten atzo, urtero legez. Igari eta Bidankoze udalerri nafarren arteko mendatean dagoen monolitoan egin zieten omenaldia, herri horiek lotzen dituen errepidea, Zaraitzu eta Erronkari bailarak lotzen dituena, esklaboek egin baitzuten 1939 eta 1941 urte bitartean. Izan ere, Erronkarin 2.000 bat esklabo egon ziren frankismoan. Besteak beste, esklabo izandako sei lagunek parte hartu zuten atzo: Luis Ortiz Alfau, Eduardo Uribe, Sebastian Erdoiza, Felix Padín, Isaac Arenal eta Bixente Lacassik.

(Berria. 08 / 06 / 15)