viernes, junio 13, 2008

FRANKISMOKO ESKLABOEI IGARIN OMENALDIA EGINEN DIETE BIHAR

Frankismoak esklabo hartutakoek, urtero legez, omenaldia jasoko dute bihar, Memoriaren Bideak elkartearen eskutik. Ekitaldia 12:30ean hasiko da, Bidankoze eta Igari herrien (Nafarroa) artean dagoen mendateko monolitoan. Udalerri bien arteko errepidea esklaboek eraiki zuten 1939 eta 1941 urteen bitartean.

(Berria. 08 / 06 / 13)