viernes, mayo 23, 2014

JAZINTO OCHOA...UXUETIK ZORNOTZARA

Foto: JAZINTO OCHOA...UXUETIK ZORNOTZARA

Gure Euskal Herri honetan, urrun daude Uxue eta Zornotza; hala ere, hainbat gauza dute komunean. Horietako bati erreparatu nahi diogu baina: espetxeari. Hain zuzen ere, elkarrekiko hain urruti dauden espetxe bitan -Burgos eta Jaen- Uxueko eta Zornotzako herritar banak jasan zituzten espetxealdiei. Eta hori bi sasoitan gertatu zen: diktadura frankistan bata, ondorengo ustezko demokrazian bestea.

Bi gizon, Bi izen, Lehena, errepublikarra eta komunista. Bigarrena, abertzalea eta sozialista. Biek ala biek ohore tristea dute: lehena, Jacinto Ochoa, frankismo sasoian urte gehien kartzelan eman zituen presoa izan zen. Hainbat urte geroago, Jose Mari Sagardui Gatza 31 urte izan zuten preso, bere burua demokratikotzat duen erregimenpean.

Alabaina, espetxeaz eta zigorraren iraupenaz gain, bi gizon hauek, bi herri hauek, badute beste gauza batean antz handia: borondatean eta duintasunean. Borondatea eta duintasuna kartzelan burua makurtu gabe sartzeko eta berdin irteteko.

Zapalkuntzaz eta erresistentziaz, duintasunaz eta koherentziaz, faxismoz eta demokraziaz, Uxuez eta Zornotzaz, ... horretaz guztiaz hitz egingo dugu datorren maiatzaren 27an Zornotzan. Hain zuzen ere, Zelaieta Zentroan, arratsaldeko 19:30ean, egingo dugun liburuaren aurkezpenean.

Liburua "Jacinto Ochoa. La prision mas larga" da, eta AHAZTUAK 1936-1977 elkarteak argitaratu du, duten IZARRAK HAUTSA argitaletxe tixikiaren bitartez. Aurkezpenera hainbat lagun etorriko zaizkigu: Jose Luis Diaz Monreal, liburuaren egilea,; Carlos Ochoa, Jacintoren loba eta AHAZTUAK 1936-1977 elkarteko kidea; Jose Mª Sagardui, Gatza; eta Jacinto bera... bere duintasuna eta oroimena beti gurekin izango baititugu.

BERAZ, ANIMATU DENOK PARTE-HARTZERA ETA ALDEZ AURRETIK ESKERRAK ETORTZEAGATIK

AHAZTUAK 1936-1977 / "Izarren hautsa"