domingo, abril 27, 2014

"CASTET EGUNA" 014: IZAN ZIRELAKO GARA, GARELAKO IZANGO DIRA



Foto: Apirilak 27, igandea. Castet Eguna. http://www.zaldiberri.info/#!apirilak-27-castet-eguna/c1pe8
 
Datorren igandean, apirilak 27, XXII. "Castet Eguna" ospatuko da Zaldibarren, Castet Elkarteak antolatuta, Ahaztuak 1936-1977, Berriz 1936 Gogoratzen, Otxandioko "Andikona" eta Durango 1936 Kultur Elkartea taldeen laguntzarekin.


Urtero legez, 1937ko apirilaren 25ean Santamañezarren faszisten kontra borrokan jausitako gudari eta milizianoak omenduko dituzte igandean.


Hona hemen iganderako Castet Elkarteak prestatu duen egitaraua:


Goizeko 10:00etan udaletxeko plazatik irten eta Santamañezarrera igoera. Santamañezarren ikurriña igoko da.


12:30etan kalejira Olazarretik Castet Elkartearen egoitzara.


13:00etan ekitaldi politikoa Castet Elkartean.


14:30etan bazkaria Castet Elkartean.