jueves, abril 07, 2011

FRANKISMOAREN BIKTIMAK OMENDU DITUZTE IRUÑEAN

1936 eta 1977 bitartean Francisco Franco diktadore espainiarraren aurka jardun zuten eta borroka horretan bizia galdu zuten euskal herritar guztiak omendu zituzten atzo Iruñean. Bereziki, Jokin Artajo eta Alberto Asurmendi EGI-Batasuneko kideak izan zituzten gogoan. 1969. urteko apirilaren 6an hil ziren bi militante horiek, lehergailu bat prestatzen ari zirela.

(Berria. 07 / 04 / 2011)