miércoles, septiembre 14, 2011

FRANKISMOAREN ITZALA DONOSTIAN

XX. mendean Donostiak bizi izan zuen «tragediarik handiena». Iñaki Egaña historialariak hala definitu du frankismo garaia, Frankismoa Donostian, Las víctimas del genocidio franquista en Donostia liburuan. Atzo aurkeztu zuen liburua, eta bertan nabarmendu zuen 400 bat donostiar fusilatu zituztela. 46.000 herritarrek, berriz, hiritik ihes egin behar izan zuten: «Urteetan haien senideek isilean egin dute negar. Gertakari horien ikerketa ez da sekula amaituko».

(Berria. 2011 / 09 / 14)