martes, septiembre 13, 2011

EGIAREN BATZORDEA ORAIN. "Genozidioaren Biktimen Elkarteka"ren iritzi artikulua

«Gerra Zibilaz» anai-arreben arteko borroka balitz hitz egin da, benetan zilegizko gobernu baten aurka matxinada militarra izan zenean. Eta planifikazio maltzur eta aurreikusia eman zen gizarteko sektore zehatz batzuk desagerrarazteko; hain zuzen, askatasuna eta demokrazia defendatu zituztenak eta frankismoaren diktaduraren aurka borrokatu zirenak.


Duela 75 urte matxinada militar ilegalak eta faxistak kolpea eman zuen, eta 36ko gerra erailtzaile frankistan amaitu zen, milaka pertsonen bizitza birrinduta.

Euskal Herrian armaz 8.000 eraildakoen egoerak eta zigor ardurak argitzeke daude. Matxinadaren lehen egunetan, bakarrik Nafarroan, 3.000 lagun erail zituzten.

Bestalde, gauzatu zituzten bonbardaketen ondorioz zauritu zein erail zituzten euskal hiritarrentzat, zigor-batailoietan atxiloturik egon ziren 80.000 lagunentzat, 150.000 atzerriratuentzat, ebakuatuak izan ziren 35.000 haurrentzat, eta abarrentzat, egia, justizia eta kalte-ordainak ez dira zehaztu.

Hurrengo irailaren 13an Donostian faxisten sarreraren 75. urtemuga beteko da. Gipuzkoako hiriburuan fusilatu zituzten 400 lagunak kontabilizatu badira, talde desberdinen ikerketei esker izan da, horien artean Genozidioaren Biktimen Elkartea dagoelarik. (Datu guztiak zehazturik Iñaki Egañak eta geure Elkartearen laguntzaz argitaratu duen Frankismoa Donostian. El Genocidio Franquista en Donostia liburuan aurki ditzakezue).

Hamarnaka urte badira frankismoaren biktimen elkarte ugari Euskal Herrian zein Estatuko hainbeste lekutan Egia, Justizia, kalte-ordaina eta errepikatuko ez den bermeak eskatzen ari garenak. Ildo honetan zera salatu nahi dugu: Espainiar Estatuak erailketa faxisten ikerketarekiko erakutsi digun interes ezaren aurrean, erailketak argi ditzan Egiaren Batzorde bat sortzea ezinbestekoa dela exijitzen dugu.

Argitasun ildo beretik, oso garrantzizkotzat jotzen dugu nazioarteko aurrekariak kontuan izatea, Cámara Federal Argentina delakoaren antzerakoa. Lehen aldiz, espainiar diktadura frankistak gauzatu zituen delitu eta erailketengatik epaituak izan daitezke atzerrian.

Argentinako Cámara Federala planteatzen ari da ikerketa hori zabal dadila 1936ko uztailaren 17tik 1977ko ekainaren 15era. (1977. urtearen ondoren ere, Francotik jaso duen estatu horrek, delituak eta krimenak gauzatu ditu; AAA, Viva Kristo Rey, Batallón Vasco-Español, GAL, guda zikina, etengabeko torturak, eta abar). Bestalde, salatzaileek luzatzen diete epaileei Espainiar Estatuari aholku bat bidal diezaioten zehatz dezaten Frankismoak gauzatu zituen krimen ikerketak zein egoeratan aurkitzen diren galdetuz, ministroen izenak exijituz, Falangeko buruzagien izenak eta oro har diktaduran parte hartu zuten norbanakoak, eta deklara dezaten deituak izan daitezen mota guztietako biktima eta lekukok.

Hiltzaile gehienak hilda daudela diote, eta hori ez da batere zuzena! Pentsa zenbat ministro, epaile eta Indar Armatuen numeroak izan zitezkeen egotziak 1977. urte arte ikertuko balira! Galdera zuzena hauxe da: benetan, ausartuko al da inoiz espainiar epaileren bat halako ikerketa bat aurrera eramaten?

Argentinako Cámara Federal delakoarekin jarraituz, azken honek hiltzaile frankisten arduradun baten estradizioa eskatuko balu, zer egingo luke Espainiar Estatuak? Ukatu egingo luke? Eta hala balitz, prozesu honen menpe egongo zirenak ezingo ziren Estatuko mugetatik irten, atxilotzeko arriskua izango zutelako. Espainia bihurtuko litzateke beraien babes-leku bakarra. Horrek nazioartean oso irudi ezkorra sortuko luke «Espainiako demokraziarekiko». Egia, Justizia, Kalte-ordain eta errepikatu ez dadin bermeak oihartzun handi eta zabala hartuko luke.

Amnesty Internationalek eta NBEko Giza Eskubideen Batzordeak Espainiar Estatuari gogorarazi zion «nazioarteko legalitatearekiko harturiko bere konpromisoak bete gabe jarraitzen duela», baita borondatez aurkako desagerpenaren delitua Zigor Kodean moldaketa sartu ez zuela ere.

1976. urteko «AutoAmnistia» ez zela traba bat izango kontuan hartu behar dugu, Lege horrek ezin ditzake halako delituak babestu. Ez dira erailketa politikoak, gizatasunaren lesa baizik! Espainiar Estatuan ez dago traba legalik, bata politikoa eta bestea judiziala baizik, azalgaitzak eta onartezinak!

Geure senideekin zer gertatu zen jakin nahi dugu, baita beraien hezurdurak non dauden ere. Beraien erailketen arduradunak nortzuk izan ziren ere jakin nahi dugu. Justizia nahi dugu eta bereziki Genozidio honen arduradun militar eta politikoak epaituak izan daitezen nahi dugu, tribunal batez epaituak, eta nazioartekoa bada, askoz hobeto, Injustizia historiko hau zuzen dezan.

Honengatik guztiarengatik, erakunde publiko guztiei dei egiten diegu: Egia, Justizia, Kalte-ordain eta errepikatuko ez den bermeak lor ditzaten behar diren urratsak egin ditzatela, 75 urteren ondoren zabalik dauden zauriak ixtea erraztu dezaten. Terrorismo Frankisten milaka eta milaka biktimek Justizia merezi dute, bestela, geuk —eta senideok— ez dugu lortu arte atsedenik hartuko!

Oroimen eta aldarrikapenarekin jarraituz, hurrengo irailaren 17an, 12:30ean, elkartuko gara Donostiako Bulebarreko Kiosko inguruan (Frankismoaren Biktimen Bulebarra), Egia, Justizia, Kalte-ordaina eta errepikatuko ez den bermeak exijitzeko.

(Berria. 2011 / 09 / 14)