lunes, enero 24, 2011

"TXIKI" FUSILATZEKO ERABILITAKO BALAK "HERRIARENAK" DIRA ORAIN

Jon Paredes Manot Txiki zarauztarra fusilatzeko Francisco Franco diktarodearen poliziak erabilitako hamaika balak “herriarenak” dira jada. Pasa den irailean haren amak eta anaiak Bartzelonan jaso zituzten horietako sei, Marc Palmes eta Magda Oranich abokatuen eskutik. Ordura arte altxor gisa gorde zituzten bala zorroak bi abokatuek. Beste sei balak Bartzelonan geratu dira, Memoria Historikoaren Museoan erakusgai jartzeko. Familiak jasotako sei balak, berriz, Lazkaoko beneditarrek gordeko dutyzte, Euskal Herriko historia garaikidearen milaka dokumentu biltzen dituen artxibategian. Lagapena Nuarbe auzoko elkarte batean egindako ekitaldian izan zen. Bertan izan ziren Txikiren senitartekoak, horien artean ama. Haren eskutik jaso zuen Joan Joxe Agirre artxiozainak. www.berria.info webgunean ikus daiteke ekitaldiko bideoa.

(Zarauzko Hitza.info / 2011 -24- 01)