Frankismoko biktimei omenaldia egin zien Bilboko Udalak atzo, Nestor Basterretxearen Memoria bizia eskulturan lore eskaintza eginez. Ekitaldiaren ondoan, elkarretaratzea egin zuen Ahaztuak 1936-1977 elkarteak, Omenaldirik onena: justizia lelopean. Udalaren ekimena «zinikotzat» jo zuen, besteak beste, sinbologia frankista ezabatzeko neurririk ez duelako hartu; hain justu, Francoren ministro baten izena duen Rafael Sanchez Mazas pasealekuan egin zen omenaldia.
(Berria. 2010 / 03 / 3)