domingo, marzo 14, 2010

FRANKISMO GARAIKO BIKTIMAK GOGOAN IZAN ZITUZTEN ATZO ARAMAION

Ekitaldi xume baina hunkigarriarekin hasi zen Ahaztuak 1936-1977 elkarteak zapatuan Aramaion egindako Oroimenaren Eguna. Horretan, Ahaztuak 1936- 1977 elkartekoek azpimarratu zuten gaur egungo zigorgabetasunaren eredua herriaren borondatearekin borrokatu behar dela.

Andere Arriolabengoa eta Xabi Igoaren bertsoen ostean, aurreskua dantzatu zuten ekitaldi horretan. Jarraian, Aramaioko alkate Asier Agirrek ezinbestekotzat jo zuen Ahaztuakek egindako lana, benetako historia nolakoa izan zen ezagutarazteko. Elkarteko Lander Gartziak, esan bezala, zigorgabetasunaren eredua herriaren borondatearekin gailendu behar dela nabarmendu zuen.

80 bat lagun bazkaltzen

Eskolan 80 lagun inguruk egindako bazkarira joan aurretik, Txamba Payesek kantu bat abestu zuen. Arratsaldean, kontzertua eta elkarretaratzea egin zuten horren harira.

(Goiena. net - 2010 / 03 / 14)