Hitz egiteko gogoa. Hamaika urtez isilean gorde dutena errateko gogoa. Eta beharra. Horixe sumatzen zaie Francoren batailoietan behartuta lanean aritu ziren gizonei. Igariko gainean egin zuten bat atzo haietako hainbatek, Igari eta Bidankoze herriak batzen dituen bidean, Nafarroan. Haiek egin zuten errepidean.
1939. urtetik 1941a bitarte, bi mila lagunetik goiti egon ziren Zaraitzu eta Erronkari ibarren arteko errepide horretan lanean, behartuta. Nafarroa osoan, denera, 10.000 inguru aritu ziren 1937tik 1945a bitarte, hamaika txokotan. Nafarroatik Gipuzkoara eraman zituzten haietako asko, han beste hainbat errepide egitera. 2004. urteaz geroztik, denei omenaldi beroa eskaini nahi dien oroigarria dago Igariko gainean.
"Memoriaren Bideak" elkartearen eskutik jarri zuten zutik urte hartan Igarin aritu ziren gizonak gogoan dituen eskultura. Haren inguruan egin zuten atzoko omenaldia, eta, urtero bezala, behartutako langileak eta haiei laguntza eman zieten inguruko emakumeak izan ziren protagonista.
Txistuaren doinuen eta Fermin Valenciaren kanten laguntzarekin, lore sorta eta oroigarri bana eskaini zieten omenduei, bai eta ohorezko aurreskua ere. Biziki eskertu zuten, eta agerian utzi zuten hurrengo urtean itzultzeko prest direla. «Hurrengo urtera arte!» esaldiarekin agurtu zituen Eduardo Uribek Igarin bat egin zuten guztiak.
89 urte ditu Uribek. Pedro Andresek 90. Francoren batailoietan egin zuten denboraz hamaika xehetasun gordetzen dute buruan, ordea. Gosea. Hotza. Bizitza gogorra. «Bi urte eman genituen lurrean lo egiten. Gosaltzeko, zerrautsa. Kaferik ez zen». Espainiako Gobernuko buru Jose Luis Rodriguez Zapaterori gutuna idatzi nahi dio Andresek. «Bi urteko soldata zor didate», gogoratu du.
Jose Barajas Andaluziatik (Espainia) etorri da Nafarroara. Igarin aritu zen lanean, eta gero Lesakan (Nafarroa). Ez du oroitzapen onik. «Gogorra izan zen. Eta gure nagusiak, kriminalak ziren». Iritzi bera du Vicente Lacasiak. Burgikoa (Nafarroa) da bera. Hunkituta mintzatu zen atzo Francoren batailoietan bizi izandakoaz. Afrikan ibili zen bera, besteak beste, behartuta lanean. «Askatasuna, besterik ez. Denentzako askatasuna. Izan dezagula nahi duguna errateko eskubidea. Benetako demokrazia». Hori izan zen atzoko omenaldian Lacasiaren eskaera.
(Berria. 07/06/24)