Hainbat talde oroimena berreskutatzeko ari garen lanean, desadostasun nabarmen batzuk antzematen dira: pentsa zitekeen azalekoak direla, baina baliteke uste baino sakonagoak izatea.
Egia esan, gustatuko litzaiguke pentsatzea ez dela horrela eta borroka berean ari garela. Horregatik, erabat harritu gara prentsan irakurrita Nafarroako Fusilatuen Senideen Elkarteak Garzon epailea babesten duela. Uler dezakegu desagertutako pertsonen gorpuzkiak aurkitzeko lanean aritzeagatik salatu duten pertsona baten alde egin nahi izatea, eta, nola ez, ulertzen dugu desagertutako senideen gorpuzkiak aurkitu nahi izatea. Baina denak ez du balio, eta are gutxiago esaten dugulako oroimenaren berreskuratzeak mamitsua izan behar duela.
Eta ez gara ari hizketan Euskal Herrian sufritzen dugun errepresioan epaile horrek duen konplizitateaz. Denok dakigu zer-nolako jarrera duen atxiloketa bidegabeen inguruan, zer-nolako zorroztasunez jokatzen duen kasu horietan; denok dakigu torturatzea salatzen dutenak mespretxatzen dituela, horren konplize bihurturik. Bestelako kontua da hori, eta iritsiko da erantzukizunak eskatzeko garaia. Memoria historikoaz dihardugu, eta Baltasar Garzonek horretan duen parte hartzeaz. Jar dezagun bere lekuan.
Konpromiso politikoagatik biktima politiko izan zirenei dagokien memoria berreskuratzea. Beraz, konpromiso hori berreskuratzeaz ere ari gara, transformazio sozialaren idealez, planteamendu aurrerakoiak egiteaz... Horixe da oroimena berreskuratzeko konpondu beharreko arazoa.
Zer daki Garzon jaunak horri guztiari buruz?
Hain zuzen, 75 urte baino gehiago dira estatu kolpea huts egin zela, II. Errepublikaren kontra matxinada militarra egin zela, eta oraindik ez da justiziarik egin; hiltzaileek ez dute ordaindu egindako krimenengatik; hildakoen oroimena gutxiesten da; eta inoiz ez da aztertu frankismoaren ondare politikoa.
Franco 1975ean hil zen, eta, 1986an, estatu kolpe frankista eman zenetik 50 urte pasatu ondoren, PSOEk boikotatu egin zituen oroimena berreskuratzeko ahalegin guztiak. Eta, orain, nork justifikatuko du demokrazia esaten zaion horren 35 urteko isilune hau?, hori nahi al da demokrazia sendo batean bizi garela esanda?, benetan berreskuratu nahi al da memoria historikoa, edo zurikeria hutsa da hildakoak behin betiko lurperatzeko? Badirudi Garzon epailea babestea gidoi horren parte dela.
«Espainiako trantsizioan», bat-batean, alde batera utzi zen frankismoarekin «hausteko» beharraren ideia, eta, orain, amaitutzat jotzeko, Memoria Historikoaren Legearekin datozkigu, eta protagonista izateko gogo agerikoa duen epaile baten nabarmenkeriazko jardunarekin.
Garzon epaileak errepresio frankista ikertzeko erabakia hartu zuen, baina alde batera utzi zituen lurraldeetako epaitegiak; izan ere, egiaztatu zen, besteak beste, Franco eta beste 44 goi kargudun faxista hilda zeudela. Ederra asmakizuna: asmoak tranpa zuen.
Ezin zen bestela izan, 1936 eta 1952 bitartean nahitaez desagertu zirenen kasuan oinarritutako asmo bat baitzen. Diktadura eta errepresio frankista ez ziren hor amaitu. Gaurko egunez, bizirik daude Francori berrogei urte luzeko diktaduran lagundu zioten hainbat ministro.
Diktadurako azken urteetan, seigarren gobernu frankistatik (1951) Konstituzioa onartu zen arte (1978), 150 pertsona baino gehiago kontatu dira: hainbat egoeratan Polizia frankistak hildakoak, edo hiltzera zigortuak eta «legez» exekutatuak.
Garzon epailea prest al dago hori guztia ikertzeko?
Bestalde, Memoriaren Lageak ez ditu legez onartzen frankismoaren biktimak; frankismoaren legezkotasuna onartzen du; eta izugarrizko borondatea dauka legezkotasun hori defendatzeko, biktimak eta genozidio eta delituen egileak berdintzat hartu behar direla esaten baitu.
Gaur, inoiz baino gehiago, beharrezkoa da epaitegi frankistek ezarritako kondenak baliogabetzea, justizia egiteko eta erreparazioa emateko bidea egin ahal izateko. Horretan ikusi nahiko genuke Garzon, baina horretan ez da ariko, horrek berriro hastea esan nahiko bailuke, ez dagoen-dagoenean uztea. Gehiago gustatzen zaio ekinbide erabat pertsonalistak martxan jartzea, ibilbide juridikorik gabe.
Nola babestu daiteke horrelako pertsona bat?
Hori dena irudikatzen du Garzonek, eta, gure ustez, ez du merezi inongo talde memorialistaren babesik.
Orain dela gutxiko historiari ezin diogu begiratu ezer gertatu izan ez balitz bezala. Ahaztuak 1936-1977 taldekook beti identifikatu izan gara memoria berreskuratzeko konpromisoarekin, baina memoria osoa berreskuratzeko konpromisoarekin; egia osoa jakin beharra daukagu huts egindako estatu kolpeari eta haren ondoriozko hilketa, errepresio eta kartzelari buruz; egia osoa, gerrako hiru urteei eta diktadurako ia berrogei urteei buruz —jende gehiago hil zen, eta errepresioa handiagoa zen—; egia osoa, trantsizioari buruz: frankismoaren zigorgabetasuna bermatu eta monarkia inposatu zuen trantsizioari buruz; eta egia osoa, gaur egun arte egoera hau ekarri duen indarkeriari buruz.
Ahaztuak 1936-1977 taldean lan egiten dugu hil zituzten pertsonen eta errepresio frankista sufritu zutenen familiarteko eta lagunek, eta, guretzat, «1936an fusilatu zituztenei eta memoria historikoari emandako zaplaztekoa», Fusilatuen Senideen Elkarteak azaldu duen moduan, ez da hain zuzen Garzon auzipetu izana; areago, guztiz kontrakoa, talde memorialista jakin batzuek epaile horri erakutsi dioten elkartasuna da zaplaztekoa.Fusilatuen Senideen Elkartean, ziur asko, ez zuten iparra galduko; kontua da zoritxarrez bestelako bideak hartzen hasi garela.
(Berria. 2012 / 01 / 28 )