martes, septiembre 14, 2010

ERREKONOZIMENDUA, EGIA, JUSTIZIA ETA KALTEORDAINA. Genozidioaren Biktimen Elkartearen iritzi artikulua

1936. urtean espainiar militarrek altxamendu bat gauzatu egin zuten, non, hainbat europear eta afrikar estatu faxista lagundurik, Errepublika Espainiarren aurka matxinada bat gauzatu baitzuten, eta are ta larriago ere armarik gabe eta defentsarik gabe aurkitu ziren herritarren aurka, Genozidioa eta Gizateriaren aurkako krimenak gauzatuz.

Gertakeri hauen ondorioz milaka euskal herritar erail zituzten, berauen artean errudunik gabeko ehundaka donostiar. Hirurogeita hamar urte ondoren Justizia eske ari gara!

Bi urte pasa dira jada gure Elkarteak, Donostiako Udalaren eragingarritasun eza eta ahanzturaren aurrean, aldarrikapen desberdinak aurkeztu zituela, non Donostian hain zuzen, franquisten okupazioaren ostean, ia, ia 400 fusilatu eman zirenen kalteordaina eskatzen bait genien Instituzioko kideei.

Azken bi urte hauen zehar Elkarte desberdinekin, Sindikatuekin, Udal ordezkariekin (talde guziekin, PP izan ezik) elkartu gara gure eskakizunak aurkeztuz, baina ez Donostiako Udalak, Alkatea aurrean izan dugularik, ezta Donostiako Giza Eskubideen batzordeak ere, kasu honetan ere Odon Elorza arduradun nagusia delarik, ez gaituzte jaso; ez digute entzun eta, okerrago bada ere, ez digute erantzun.

Etengabe, Donostiako Udalari idatziz, kalean elkarretaratuz eta abar, Errekonozimendua, Egia, Justizia eta Kalteordaina eskatu dugu fusilatuak izan ziren gure senideentzat, 1936. urtean bortizki erailak izan ziren Estatu faxistaren altxamenduarekin bat ez zetozelako. Gaur egun arte Udalaren erantzuna, Alkate jauna aurrean delarik, ahanztura, “ninguneoa” delarik eta isiltasuna izan da.

Behin eta berriz Udalari zera eskatu diogu: Leku publiko irekia, zabal eta esanguratsuan (Kale zein Enparantza batean adibidez) Franquismoaren Biktimen Kolektiboari izena erabaki dezaten. Geure proposamena Boulevard-i aldaketa edota gehigarri bat eranstea litzateke. Garai hartan eman zen sarraskia adierazteko leku hau esanguratsuena dela iruditzen zaigulako; Hiriko ardatz nagusia Boulevard-a izan baitzen, non faxisten aurrean eta Donostiaren defentsan hemen bertan eman baitziren unerik gogorrenak eta dramatikoenak.

Bestalde, urte hauetan zehar, geure senide fusilatuak omentzeko eta gogoratzeko (“ez negarrik egin, ez gaitzazue ahaztu”) monolito baten kokapena eskatu dugu. Geure Elkartetik monolito horren kokapena Boulevard ala Alderdi Eder eskatzen ari gara, bi leku hauetan eman baitziren Hiriaren defentsan unerik hunkigarrienak eta sutsuenak inbaditzailearen aurka!

Azkenik eta behin betirako argi gera dadin, geure senideek ez zuten duintasuna inoiz galdu, duintasuna norbanakoaren baitan delako, eta erail izan ziren kolektiboan ez zeuden narkotrafikanterik, ezta torturatzailerik ere. Duintasuna erail zituztenek galdu zuten, baita egunero galtzen ari dira ere, Genozidaren heriotzatik 35 urte pasa eta gero, eta 2006. urtetik “Oroimen Historikoaren Legea” martxan jarri eta gero instituzionalizatua dagoen Franquismo Soziologikoaren planteamenduekin Biktimak isildu, baztertu eta hutsaldu saiatzen ari direnak. Ez dugu Justizian, Egian eta Kalteordainean oinarritzen ez den “Punto eta Kitto Legea”-rik onartuko.

Oraindik ere Elkarte honek luzatu dituen eskakizunak, guztiz demokratikoak (Izena eta Monolitoa) bereganezina suertatu bazaio egungo Donostiako Udalari, hobe litzateke erabakirik hartuko ez balu, non etorkizuneko balizko Udal guztiz demokratikoak ezabatu, zuzendu beharko bailuke, geure Hiriak 1813, urteko birrinketatik (“kasualitatez” orduan ere inbaditzaile Jeneral batek aginduz) jasan izan duen tragediarik handiena bere leku egokian jar zedin.

Genozidioaren Biktimen Elkartea (Donostia)

2010.eko Irailaren 10ean