viernes, marzo 28, 2014

PEDRO MUGURUZA OTAÑO: FRANKISMOAREN ARKITEKTO KUTUNA

Pedro Muguruza arkitektoa (Elgoibar, 1893-Madril, 1952) aholkulari nazionala, gerraosteko Arkitektura zuzendari nagusia, Falangeko buru eta Espainiako Gorteetako prokuradorea izan zen diktaduran. Valle de los Caídos, eta Donostia nahiz Bilboko Jesusen Bihotzen egilea dugu, besteak beste. Elgoibarko seme kutuna da eta kale batek bere izena du oraindik. Hondarribian adopzio-semetzat dute.

Euskal Herriko paisaia anitz eraldatu zituen; gure herriaren historiako zati batean eragin handia izan zuen, baita Espainiakoan ere. Francoren arkitekto kutunena elgoibartarra zen: Pedro Muguruza Otaño. “Erregimenaren arkitektoa zen, erreferentziazkoa”. “Ikurrei garrantzi handia ematen zien frankismoak eta erabateko adostasun politikoa
Pedro Muguruza arkitektoa (Elgoibar, 1893-Madril, 1952) aholkulari nazionala, gerraosteko Arkitektura zuzendari nagusia, Falangeko buru eta Espainiako Gorteetako prokuradorea izan zen diktaduran. Valle de los Caídos, eta Donostia nahiz Bilboko Jesusen Bihotzen egilea dugu, besteak beste. Elgoibarko seme kutuna da eta kale batek bere izena du oraindik. Hondarribian adopzio-semetzat dute. Pedro Muguruza arkitektoa (Elgoibar, 1893-Madril, 1952) aholkulari nazionala, gerraosteko Arkitektura zuzendari nagusia, Falangeko buru eta Espainiako Gorteetako prokuradorea izan zen diktaduran. Valle de los Caídos, eta Donostia nahiz Bilboko Jesusen Bihotzen egilea dugu, besteak beste. Elgoibarko seme kutuna da eta kale batek bere izena du oraindik. Hondarribian adopzio-semetzat dute.

Euskal Herriko paisaia anitz eraldatu zituen; gure herriaren historiako zati batean eragin handia izan zuen, baita Espainiakoan ere. Francoren arkitekto kutunena elgoibartarra zen: Pedro Muguruza Otaño. “Erregimenaren arkitektoa zen, erreferentziazkoa”. “Ikurrei garrantzi handia ematen zien frankismoak eta erabateko adostasun politikoa izateaz gain, Muguruzak diktaduraren estilo artistikoarekin bat egiten zuen”, azaldu dute Jesús Gutiérrez eta Iñaki Egaña historialariek, hurrenez hurren. Francisco Franco Fundazioaren webguneak ere argi dio: Pedro Muguruza, arquitecto de cabecera del Caudillo.

Gerra aurretik jada zenbait eraikin ospetsuren egilea dugu elgoibartarra. Besteak beste, ospe handia eman zion Madrilgo Palacio de la Prensa eraiki zuen 1925ean, baita Alfonso XII eta Felipe IV karriketako hainbat etxebizitza garrantzitsu eta Teatro Real ere; Bartzelonako Frantziako Geltokiaren berriztapena, bestalde, bere eskutik egin zen.

1936an gerra leherturik, “Altxamendu Nazionala bultzatu zuen eta Falangera afiliatu zen. Francorekin oso harreman ona zuen”, dio Francoren fundazioaren webguneak. Hala, gerraostean eskuratu zuen benetan Muguruzak boterea, Falangek Arkitektura Zuzendaritza Nagusiko buru jarri baitzuen. Gutiérrezek dioskunez, “Muguruzak bat egin zuen frankisten ideologiarekin. Alde batetik, profesionalki gai zela ikusi zuten, eta bestetik, derrigorrezkoa zuten horrelako jendea bere egitea: pentsa zenbat goi mailako eta mota guztietako intelektual eta profesional hil edo erbesteratu zituzten!”.

Hori gutxi balitz, gerraosteko Espainiaren egoera penagarria zen: azpiegitura gehienak suntsiturik, frontea izandako hiri eta herriak ere txikituta… Asko zegoen egiteko. Honenbestez, elgoibartarrak erregimenaren barnean izan zuen aireratzea izugarria izan zen lehen bi hamarkada odoltsuotan: Gobernuko aholkulari nazional izendatu zuten eta 1943an Espainiako Gorteetako prokuradore ere bai.

FRANKISMOAK GORATU, DEMOKRAZIAK AHAZTU

Horren ibilbide adierazgarria izaki, nola liteke arkitektoa Euskal Herrian batere ezaguna ez izatea egun? “Arraroa da oraintxe arte ez aipatu izana; akaso Elgoibar kanpokoentzat ezezaguna izan delako”, erantzun du Gutiérrez eibartar historialariak. Egañak, berriz, argi du: “Frankismoa olagarro bat bezalakoa izan zen: buruak oso ezagunak dira, beste zenbait eragile, aldiz, erabat ezezagunak. Azkenean, egungo belaunaldiek historiaren interpretazioa egiten dute, baina xehetasunetara heldu gabe: Zuloaga, Iturrino, Sánchez Mazas… Asko dira euren ibilbide politikoa behar bezala ezagutzen ez ditugunak”.

Gehiago argitze aldera, Ahaztuak 1936-1977 memoria historikoaren aldeko elkartera jo dugu, eta Martxelo Alvarez kidea itaundu: “‘Bigarren lerroko’ gizon hauek zokoraturik geratu dira, normalean ardura politiko edo militar argiagoak zituzten pertsonengan erreparatu baitugu. Gero, noski, pertsona batek izen zehatz bat ikertu ahala deskubritzen joaten gara zer-nolako gauzak egin zituen… Muguruzari buruz ez genuen ideia handirik”.

Harrigarria bada ere, Juan Ramon Garai memoria historikoan adituak ere ez zuen Muguruzaren berririk, eta arkitektoaren soslai frankista azaldu bezain laster, Alejandro Goicoechea gerrako Burdinazko Gerrikoaren egilea eta ondoren faxisten aldera pasa zena datorkio burura. “Nahiz eta artista oso onak izan, biek frankisten alde egin zuten eta euren ingurua beraiek hazteko aprobetxatu zuten. Ez dute kale-izenik merezi”, azaldu du tinko.

Memoria historikoarekin konprometiturik diren Alvarezek eta Garaik arkitektoaren berri ez izatea adierazgarria da oso, argi erakusten du iragan ahaztuaren berreskuratzeak oraindik bide luzea duela urratzeko. Batik bat Muguruza Donostia eta Bilboko Jesusen Bihotza irudien egilea dela kontuan harturik: “Bilbokoan eta Donostiakoan askatasun osoa izan zuen nahi zuena egiteko”, azpimarratu du Egañak.

JESUSEN BIHOTZA: FRANKISMO LAUSOTUA

Euskal Herriko bi hiriburuen bihotzean dauden irudi erraldoiok jende anitzek egun ez ditu diktadurarekin lotzen. Alvarezek nabarmendu duenez, “nazional-katolizismoaren inposizioaren bi erreferentzia ditugu, baina figura erlijiosoak izanik, hori ‘lausotua’ dago gaur. Hura eraiki zuena eta bere zergatiak aztertzen ez badituzu, ez zara konturatu ere egiten”.

Bilboko Jesusen Bihotza 1927. urtekoa da. Nolanahi ere, istilu sorrarazi zituen: “Errepublika garaian kentzeko agindua eman zuen Udalak eta izugarrizko eztabaida sortu zen. 1933 hasieran batzar batean bozketa egin eta hura kentzearen aldekoek (sozialistak eta errepublikarrak) gehiengoa lortu zuten, orduan desegiteko agindua eman zuten”, azaldu du Egañak. Hala ere, ondoren epaitegietan auzia irabazi zuten irudia mantentzearen aldekoek eta bertan behera geratu zen afera.

izateaz gain, Muguruzak diktaduraren estilo artistikoarekin bat egiten zuen”, azaldu dute Jesús Gutiérrez eta Iñaki Egaña historialariek, hurrenez hurren. Francisco Franco Fundazioaren webguneak ere argi dio: Pedro Muguruza, arquitecto de cabecera del Caudillo.

Donostiakoa, ordea, beranduxeagokoa da: “Errepublika garaian herritarren dirua batzeko kanpaina erraldoia antolatu zuten, baina azkenean proiektuari uko egin zion Udalak”, azpimarratu du donostiar historialariak. Frankisten estatu kolpearen ondoren, proiektua berreskuratu eta aurrera atera zuten 1950ean. Demokraziaren lehen legealdian eztabaida berriz piztu zen hirian, baina hura ere bertan behera gelditu zen.

Gauzak hala, zer egin beharko litzateke bi irudiokin? Egañaren iritziz Donostiakoa “ikur frankista garbia” da, “hiriko eta Madrilgo gobernuen babesa izan zuen; erregimenaren askatasun eta laguntza osoa, diktaduran ezin baitzen ahoa ireki ere egin”.

Aldiz, frankismoaren ikurtzat ez dela jo behar dio Javier María Sada kronista donostiarrak: “Proiektua lehenagokoa da, eta ideologia nazional-katolikoarena bada ere, ezabatu behar badugu, frankismoan inauguratutako eta euren politikaren arabera egindako hainbat ospitale, institutu eta eskola ere eraitsi beharko genituzke. Dena edo deus ez”. Sadak gaineratu duenez, uneotan jada ez da “erlijio-sinboloa, hiriko totem estetikoa” baizik.

“Hamaika hilabetez ikusten egon nintzen Donostiakoa Martuteneko espetxetik”, dio Garaik, 1969an ETAko kide izan zen garaiak gogoan. “Ni orduan kentzearen alde nengoen; orain ez dut iritzirik. Hori baino gauza garrantzizkoagorik bada egiteko gaur egun: frankisten kale-izendegiak eta Valle de los Caídos, esaterako”. Alvarezek honakoa gehitu dio hitzoi: “Pedagogia egin beharko litzateke jendeak jakin dezan zergatik egin zuten hura, baina beste maila batean daude Valle de los Caidosekin alderatuz gero, nahiz eta arkitekto berak eginak diren”.

ELGOIBARKO UDALAK, KALEA MANTENDUKO DU

Pedro Muguruza Elgoibarko adopzio-seme izendatu zuten 1943an, eta seme kutun 1946ko abuztuaren 8an. Hori gutxi balitz, herriko kale batek bere izena ere badarama. Alfredo Etxeberria alkatearen hitzetan, “seme kutunaren kontuan ez gara sartu azterketa sakon batean; ez dugu planteatu; egin beharreko lana da, baina ez da premiazkoa”. Argiarekin egon eta denbora gutxira, Elgoibarko Udalak iragarri du eraikinetako frankismoko plakak kenduko dituela eta Muguruzaren izendapena bertan behera utzi behar den aztertzeko mozioa aurkeztuko duela. Aldiz, kale-izena bere horretan mantenduko du.

Elgoibar 1936 memoria historikoaren aldeko elkarteko Hodei Otegi kideak gogor salatu du afera: “Orain urte batzuk alkateari zuzenean eskatu genion kale-izena kentzeko, baina erantzun borobilik ez zuen eman, ez zela kontu horretan sartuk”. Etxeberriak argi du ordea: “Kalearen izena aldatzeko asmorik ez dugu: bere garaiko arkitekto bat izan zen, garrantzia izan zuen, zibila zen eta ez militarra. Gainera, kargu publikodun politiko edo enpresari ospetsuen kasuan, kale-izena aldatzea gomendatzen du Eusko Jaurlaritzak, baina tokian tokiko korporazioek izena manten dezakete. Ez da derrigorrez bete beharrekoa, udal bakoitzak erabaki behar du bere kale-izendegia”.

Adibide gisa, Elgoibarko Nafarroa Plaza jarri du alkateak, jatorriko izena berreskuratu baitute: Kalebarreneko Plaza. “1936ko irailean Navarra batailoia sartu zelako, militarrak zirelako aldatu dugu. Oso nabarmena zen; beste garrantzi bat du. Pedro Muguruza kaleari, ordea, beste irakurketa bat eman behar zaiola iruditzen zait”.

Horrez gain, Elgoibarko udal buruak honako galdera luzatu du: “Dena ez da zuri edo beltz. Pedro Muguruza kalean bizi direnei izena aldatu edo ez galdetuz gero, ea zer esaten duten. Kaleari izena aldatu arren, jendeak beti deituko lioke Pedro Muguruza. Gainera, gauza batzuk egunera daitezke, irakurketa aldatu, beste esanahi bat eman. Bere historia ere baloratu behar da. Adibidez, Morkaiko mendi gailurrean den gurutze erraldoiaren zergatia eta betidanik Morkaiko Mendi Elkarteko armarrian agertu dena”. Ez aldatu izanaren beste gakoetako bat, akaso, Otegik eman digu: “Kontua da herriko testigantzek ez dutela gaizki hitz egiten Muguruzaz, eta kasuren bat ere topatu dugu bere senitartekoa kartzelatik atera zuena eta abar. Beno, betiko joko bikoitz hori: espetxeratu lehenik eta gero kaleratu”.
Hamaika kaletan diktadurako plakak badirautela ere gogorarazi du Elgoibar 1936 elkarteak eta 2008an gutuna bidali ziotela Udalari, Memoria Historikoaren Legearen arabera ikurrak ken zitzan. “Eusko Jaurlaritzak irizpideak bidali berri dizkigu –zioen Etxeberria alkateak, Udalak plakak kentzea erabaki aurretik–, eta auzotarrei euren eraikuntzan zer plaka mota dagoen adieraztea eta kentzea gomendatzea da gure ideia. Gero, beraiek erabaki beharko duten kendu ala ez. Elgoibarren pixkanaka kentzen ari gara, zorionez ez baitira plaka handiak”.

HONDARRIBIAN, ADOPZIO-SEME

Baina Muguruzak ez du soilik kalea bere herrian, Madrilen ere badu. Hondarribian berriz, adopzio-semetzat dute, hainbat eraikin egin zituelako. Bertako Udaleko Lupe Olaskoaga zinegotziak dio arkitektoa “oso ezaguna” dela herrian: “Gauza asko egin ditu”. Frankismoan izan zuen garrantziaz, hala esan digu: “Ez dut ideiarik horretaz. Ezin dut ezer esan, ez dakit eta”. Segidan, Udaleko beste pertsonaren batekin hitz egin behar dugun ere galdetu diogu: “Ez digute ezer aipatu horretaz, beraz, pentsatzen dut beste norbaiti deituta ere, berdina esango dizula”. Gaia jorratuko duten itaundurik, honatx erantzuna: “Komentatuko dugu, baina besterik ez”.

Honenbestez, zer egin Pedro Muguruzaren gisako pertsonaiekin? Egañak argi du diktadura garaiko pertsonaien inguruan “eztabaida sakondu” beharko litzatekeela. Izan ere, “euren lana bere osotasunean kontuan hartu beharko litzateke, testuinguruan kokatu; gehienetan bere alde politikoa lausotzen baita. Frankismoan aukera izan zutelako egin zituzten lan horiek, gainontzeko artista gehienek izan ez zutena, erbestean zeudelako. Batzuk, behartuta, baina, beste batzuk borondate osoz, sistema totalitarioaren adar bat osatu zuten. Askoz zintzoago jokatu beharko genuke gaiarekin”.

Alvarez, berriz, harago doa: “Egiten ari zaren ikerketa honekin eta antzekoekin jakin ohi dugu memoria historikoaren aldeko elkarteok ere ezkutuan egondako pertsona horiei buruz. Hainbat udaletan sinbolo eta izendegi frankistak ezabatzeko proposamenak aurkeztuko ditugu laster, eta orain, Muguruzari buruz hori jakinda, bere figura ere aztertu eta aurkeztuko dugu Elgoibarren”.

VALLE DE LOS CAÍDOS

Pedro Muguruzak ez zuen soilik arkitektura zibilean parte hartu, frankismoaren eraikin handi eta sinbolikoena ere osatu zuen: El Valle de los Caídos. “Bere gain hartu zuen eraikuntzaren ardura eta egilea ere izan zen” dio Jesús Gutiérrez historialariak. “Francoren proiektu pertsonala zenez, diktadurako hainbat eragile eta artistek hartu zuten parte; Muguruzarena gurutzea da”, zehaztu du Iñaki Egaña historialariak.

Gerraosteko Euskal Herria eta Espainia suntsiturik zeuden eta berreraikitzeko agindua eman zioten Muguruzari. Hala, Irun, Hondarribia, Zarautz eta Elgoibarren eraikin zibil asko egin zituen. “Erronka garrantzitsua zen, baina kanpora begira, Valle de los Caídos zen inportanteena”, azpimarratu du Gutiérrezek. Izan ere, jende askok ez daki Franco eta Primo de Rivera faxistez gain milaka errepublikar lurperaturik dauden mausoleo horren egilea denik. “Euren bakea sinbolizatzen zuen, eta garaile eta galtzaileak zeuden lurperatuta”, gogoratu du Gutiérrezek.

Nolanahi den, memoria historikoaren inguruan iritzia bakarra da: “Orain frankisten monumentua da, beraz, Primo de Rivera eta Franco hortik kendu behar dira”, dio Juan Ramon Garai idazleak. Bat dator Martxelo Alvarez Ahaztuak 1936-1977ko elkarteko kidea: “Guk betidanik defendatu dugu; lehenik, Franco eta Primo de Riveraren gorpuzkinak atera beharko lirateke, bigarrenik, ahal dela bertan metaturik diren milaka errepublikarren gorpuzkinen identitatea jakin behar dugu, senitartekoek gorpuzkinekin zer egin erabakitzeko. Hirugarrenik, erregimen frankista zer izan zen salatzeko zentro bilakatu dezatela, memoria demokratikoa defendatuz. Eta azkenik, sinbologia eta pedagogia aldetik garrantzitsua da haran horretako gurutze erraldoia eraistea”.

Azkenean, frankismoaren monumenturik sinbolikoena ezin izan zuen amaiturik ikusi Muguruzak: 1959an inauguratu zuten, baina elgoibartarra jadanik hilik zen; pixkanaka areagotzen zihoakion paralisi batek eraman zuen 1952. urtean.

(Aitor Azurki. “Argia”. 2014 / 3 / 30)