Omenaldia egin zen atzo Erandioko (Bizkaia) Astrabudua auzoan, orain 40 urte udalerrian jazotako gertaera lazgarriak oroitzeko. Kutsaduraren kontrako manifestazio batzuen harira, gogor egin zuen Polizia Armatuak manifestarien aurka, eta bi lagun hil zituen, Josu Murueta eta Anton Fernandez. Ofizialki, ez dituzte onartu frankismoaren biktima gisara.
(Berria. 09 / 11 / 01)