ETAko Angel Otaegi eta Jon Paredes “Txiki” eta FRAPeko Xose Humberto
Baena, Ramón Garcia Sanz eta Jose Luis Sanchez Bravo hil zituzten
datorren Irailaren 27an beteko dira 38 urte. Azkenetan zegoen diktadore
Francisco Francok agindu zituen exekuzioak eta Gerrako Batzordeak onartu
zituen 1975eko irailaren 26an; biharamunean, irailak 27, tiroz hil
zituzten, Txiki Bartzelonako Cerdanyola del Valles herrian eta Otaegi
Burgosko espetxean.
Urtero bezala Ahaztuak 1936-1977 elkarteak hainbat ekitaldi antolatuko ditugu Angel Otaegi (Azpeitia 1954) eta Juan Paredes Txikiren (1954 Caceres) eta Francoren diktadurako biktima guztiak gogoan hartzeko. Irailaren 27an, eguerdiko 12:00etan, Zarautzen, "Txiki"ren hilobian lore eskaintza egingo dugu "Txiki"ren familarrekin batera. Derioko hilerrian (Bizkaia) gerran ehunka tiroketa egin ziren lekuan burutuko dugu ekitaldia, 19:00etan. Gasteizen 1936ko gerran exekuzioetarako horma izan zen Santa Isabel hilerrian egingo dugu omenaldia arratsaldeko seietan. Iruñeko Udaletxe plazan 19:30etan izango da ekitaldia, Nafarroan hil zituzten milaka abertzale eta errepublikarrak gogoan izateko.
Elkarrekin izango garelakoan...
AHAZTUAK 1936-1977