Ahaztuak 1936-1977 Elkarteak Zarauzko Udalari eskatu dio Jon Paredes 
Txiki eta Angel Otaegiri plaza bat eskaintzeko Zarautzen eta bertan 
horien omenezko monolitoa jartzeko. Izan
 ere, Txiki zarauztarra eta Otaegi nuarbetarra, ETAko kideak biak, eta 
Jose Luis Sanchez Bravo, Ramon Garcia Sanz eta Humberto Baena FRAPeko 
kideak 1975ean Frankismoaren azken fusilatuak izan ziren.
 TXIKI ETA OTAEGI
 Ahaztuak Elkarteak jakinarazi du pasa den astean Zarauzko Udalean 
aurkeztu zutela Paredesi eta Otaegiren omenez plaza bat izendatzeko 
eskaera formala. Horretaz gain, Otaegiren jaioterrian, Azpeitiako 
Udalean eskaera bera egingo dute.
 Ahaztuak 1936-1977 Elkarteak espero du Zarauzko Udalak gaia datorren 
astetan aztertzea. Erantzuna baiezkoa izango balitz, datorren irailaren 
27an, Gudari Egunean plaza eta monolitoa inauguratzeko lehenbailehen 
lanean hastea eskatuko diote Zarauzko Udalari. Izan ere, egun horretan 
Txiki eta Otaegi fusilatu zituztela 38 urte beteko dira.
 (Zarauzko Hitza on 2013/05/08)
 
