Legution (Araba) dagoen Albertia mendiko zauria
oraindik itxi gabe dago. Eta horren isla da gaur bertan egingo den
omenaldia. 1936ko gerran Eusko Gudarosteko 300 gudarik galdu zuten bizia
hango borrokan. 75 urte igaro dira orduz geroztik, eta, urtero legez,
ezker abertzale historikoko militanteek bataila hartan hildako gudariak
eta «gaurko gudariak» gogoratuko dituzte.
Ospakizun ekitaldiak eguerdian hasiko dira Albertiako tontorrean. Gudariei omenaldia egingo zaie, eta, egungo gudariekin batera, ekintzaile bat, preso politiko ohi bat eta Lau Haizeetara Gogoan plataformako kide bat egongo dira. Aurten hildako «ekintzaileei aipamen berezia egingo zaie»; horien artean, Bautista Uribarriri. Tontorretik Gazteluako hariztira jaitsiko da omenaldia, eta 13:30ean ekitaldi politikoa egingo dute. Ezkerretik Bilduz, CNT eta ekintzaile bat izango dira partaideak. Eguna amaitzeko, herri bazkaria egingo dute hariztian.

(Berria. 2012 / 07 / 02)