1970eko abenduaren 4an Guardia Zibilak hildako Roberto Perez Jauregiri omenaldia egin zioten atzo, Eibarren (Gipuzkoa), Ahaztuak elkarteak antolatuta. Garai hartan burutzen ari zen Burgosko prozesua salatzeko egin zuten manifestazioa saihesteko Poliziak hainbat tiro jaurti zituen, eta bi pertsona zauritu zituen, horien artean Perez Jauregi. Lau egun geroago hil zen.
(Berria. 2010 / 12 / 05)