Ahaztuak
elkarteak jakinarazi duenez, erasotzaileek kendu egin dute maiatzean
jarri zuten plaka. Elkarteak aurreratu du berriro jarriko dutela. Izan
ere, behin baino gehiagotan izan da erasoa Ezkaba mendian monolitoa
dagoen lekuan fusilatutako 11 nafarrak gogoratzeko jarritako plaka.
Aurreko erasoa urtarrilean gertatu zen. Orduko hartan erasotzaileek
plaka beltzez margotu eta esbastika bat marraztu zuten gainean.
Ahaztuak-ek maiatzaren 22an berrezarri zuen plaka berria.
Ezkaba mendian monolitoa dagoen lekuan Murillo el Fruto eta
Santakarako 11 herritar fusilatu zituzten faxistek. "Frankisten
ondorengoek ez dute nahi euren basakeria erakusten duen ikurrik, eta
horrelako jarrerekin egia ezkutatu nahi dute. Baina aurrean izango
gaituzte behin eta berriro, faxismoaren ondorioak pairatu zituztenen
aitorpen publikoa egiteko", esan du Ahaztuak-ek ohar batean. Azken
erasoa lehenbailehen argitzeko eskatu du elkarteak. Egin ezean
frankismoaren inpunitateak biktimen memoria eskubidearen kontrako
erasoak hauspotuko dituela azpimarratu du.
Falange y Tradicionen epaiketa, uztailaren 13an
Hain zuzen, Ezkaba mendiko monolitoaren kontrako aurreko eraso bateko ustezko egileak aste honetan epaitu behar zituzten, baina epaiketa uztailaren 13ra atzeratua. Falange y Tradicion taldeko bost kide dira auzipetuak, eta Ezkaba mendiko erasoaz gain, beste batzuk ere leporatzen zaizkie, tartean, Artikako hilerrian fusilatutakoen omenez jarritako plakaren erasoa, Bidangozeko mendi batean franksimoaren esklaboen alde jarritakoa, Javier Balda Arbizuko ANVko alkatearen kontrako mehatxuak, eta Orkoiengo auto batean egindako mehatxuak.
Falange y Tradicionen kontrako epaiketan sei lagun atxilotu zituzten Jose Ignacio Irusta Sanchez sunbillarra, Borja Perez Illera militar irundarra, Javier Lopez Monreal mendazarra eta Orkoiengo bizilaguna, Fermin Domingo Turrillas iruindar eta Barañaingo bizilaguna, David Murillo Eslava iruindar eta Barañaingo bizilaguna eta Jagoba Aldama Bolumburu gasteiztarra dira. Irusta, Perez eta Lopez dira auzipetuak.
(Berria. info / 2015 / 06 / 11)