Eusko Jaurlaritzak lehenengo lehendakari izan zen Jose Antonio Agirreri Gernikako Arbolaren gurutzea ematea erabaki du, «Euskadiren onerako egindako ekarpenarengatik eta lanarengatik». Jaurlaritzak ematen dituen goraipamenen artean handiena da, eta Agirreren seme-alaba eta familiakoei emango diete, datorren larunbatean bertan, Lehendakaritzan.
(Berria. 2010 / 03 / 3)