Eloi Bengoetxea Lekuona gudariaren gorpuzkinak topatu zituzten iragan larunbatean, Zornotzako (Bizkaia) lubaki batean. Hondarribiarra zen Bengoetxea, eta gerran hil zen, 1937ko maiatzaren 9an, 30 urte zituela. Aranzadi elkarteko kideek atera zituzten lurpetik gorpuzkinak, haren senideak bertan zirela. Gerra Zibileko Iparraldeko Fronteko aztarnak katalogatzeko Elkarteko kideek egin dute aurkikuntza.
(Berria. 08 / 07 / 29)