miércoles, julio 24, 2013

6 BUSTURITARREN FUSILAMENDUAREN 76 URTEMUGAN FAXISMOAK ZAPALDU ETA ERAILDAKO GUZTIEN ALDEKO OMENALDIA


Errepublikaren gobernu demokratikoarekin bukatu eban altxamendu faxistan  senide edo familiartekoren bat galdu edo errepresio frankista jasan zenutenei agur eta besarkada bana.

Aurten 76 urte dira, 1937 abuztuaren 5ean, Derioko hilerrian, faxisten fusilek 6 busturitar erail ebezenetik. Busturitarrok ezin dogu gure historia ahazten utzi eta jendaurreko ekitaldi batez gogoratu gure dogu, Euskal Herriaren eskubideak defendatzeagatik faxismoak eraildako, eta ondoren jazarpena jasandakoak.

Ekitaldi hauek abuztuaren 2an, barikuan, arratsaldeko 19:30etan Altamirako Kultur Etxean emango den “Memoria y sexualidad de las mujeres bajo el franquismo” bideo emanaldiarekin hasiko dira, horren egilea den Cecilia Montaguten parte hartzearekin. Abuztuaren 4an aldiz Ispiluetako monolito aurrean goizeko 12:00etan egingo den gorazarreagaz bukatuko dira.

Berton ikusiko garelakoan jaso egizu gure besarkadarik beroena.

BUSTURIKO UDALA / AHAZTUAK 1936-1977