domingo, octubre 07, 2012

BONBARDAKETA GOGOAN

 


36ko gerran Bilbo inguruan emakumeek jasandako egoerari buruz ikerketa bat egiten ari da Ahaztuak elkartea, GITE Gizarte Ikerketarako Talde Eragilearekin batera. Emaitzak dokumental batean aurkezteko asmoa dute, eta grabatzen atzo aritu ziren Bilbon bertan. Bonbardaketa irudikatuko dute. Dozenaka lagunek parte hartu zuten atzo Bilboko grabazioan; garaiko jantziekin, bonbardaketaren itxura egin zuten. Dokumentalean, egindako elkarrizketekin batera emango dituzte fikzioko irudi horiek ere.

(Berria. 2012 / 10/ 07)