martes, julio 03, 2012

FRANKISMOAREN BIKTIMEEI OMENALDIA ETA AURTEN BEREZIKI GERRA GARAIAN UME EDO GAZTE IZAN ZIRANEI



1937ko maiatzean Frankoren tropak Gernika suntsitu, Gaztelugatzeko frentea apurtu eta Bakiorantz abiatu ziran hainbat hondamendi sortuz euren ibilbidean. Eusko Gudariak Jata mendira erretiratu ziran eta hantxe ekin eutsien borrokari. Bitartean, Bakioko familia askok Bizkaiko beste herri batzutara ebakuatu beharra euki eben.

Oraindino gaur, gure artean zagoze orduan ume edo gaztetxu izan zinien asko. Horrela izan daitela denbora luzean, oraingo ume eta helduek astia euki daigun, zuekaz batera, geure herriaren historia berreskuratzen joateko.

Aurton, beren beregi, zeuoi eskeini gura deutsuegu urtero ospatzen dogun memoriaren ekitaldiko omenaldia, gerra zibilean ume izan zinien guztiori. Denbora hartan zuen umetasuna albo batera itxi eta helduen moduan joakatzea tokatu jatzuen zuetako askori.

Horretarako,  gonbidapena luzatzen deutsuegu, datorren hilean, garagarrillaren  8an, eguerdiko 12:30ean, udaletxe ondoko gudarien monolitoa dagoen lekuan antolatu dogun ekitaldira. Bertan merezi dozuen errekonozimendue eskeini eta sekula berriro gertatuko ez dala adierazi gure deutsuegu.

IRABAZITA DAUKAZUE!                    MEREZIDU DOZUE!

Era berean zuen kontakizunak, bizipenak, ikus-entzuneko tragediak batzen gabilz eta zuen laguntza behar dogu Bakioko historia osotzeko. Mila esker.

                                              Bakion 2012ko garagarrillaren 2an